Masaje terapeutikoa

Masaje-terapeutico-sensitivo-Hacienda-MisionesHelburu terapeutikoekin egindako hainbat masaje tekniken erabiltzea da masoterapia; gaixotasunen eta lesioen tratamendua egiteko fisioterapiaren barruan txertatutako teknika, hain zuzen.

Masajea zer den adierazteko, gaur egun ematen zaion definizioa azaldu dezakegu: harmoniarekin eta metodikoki egindako eskuzko mugimendu eta maniobra teknikoen konbinazioa, helburu higieniko-prebentibo edo terapeutikoekin egina eta, eskuekin aplikatzen denez, zuntzen egoeren balorazioa egiteko aukera ematen diguna. Medikuntzan, kinesiologian, estetikan eta kirolan erabiltzen da besteak-beste.

Minduta dugun aldera eskua eramatea eta igurtzea edo galkatzea senez ateratzen den erreakzio naturala da. Mina arintzeko eta tentsioa lasaitzeko egiten dugun berezko mugimendua. Egiteko modu hau antzinetik datorrela suposatzea erraza da eta ez zaigu arrotza iruditzen historiaurreko gizakiak mina zuenean hori izango zatekeela hasieran erabiliko zuen erremedioa. Horregatik, esan genezake masajea dela herri guztien antzinako medikuntzaren oinarrizko sendabidea eta tradizio guztietan aurki dezakegula.

Masoterapiak hainbat masaje mota biltzen ditu: masaje terapeutikoa, zeharkako masaje sakona, eskuzko drainatze linfatikoa, liberazio miofasziala, kirol masajea, kriomasajea, ehun konektiboaren masajea, periostioaren masajea, teknika neuro-muskularrak eta Dickeren masajea beste hainbaten artean.

Masoterapia teknikekin lesio eta gaixotasun asko tratatu daitezke, hala nola, giharren kontrakturak, tendinopatiak, erradiculopatiak, linfedemak, zaintiratuak, zuntz-etendurak, hausturak, espasmoak, nahasmendu psikosomatikoak, arrapatze miofaszialak, algodistrofia sinpatiko erreflexua, kirol lesioak, etab.