Aurkezpena

Castellano

ainhoaormazabal Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitate Eskolan egin nituen fisioterapiako ikasketak eta 2005ean Donostiara itzuli nintzen.

Unibertsitatean, osteopatia praktikatzen zuten irakasleekin ikasi nuen eta tratamendu eraginkorragoa eta interesgarriagoa zela erabaki nuen, minaren jatorria bilatzea eta horretan eragitea helburu zuela ikusita. Horregatik, 2006an Deustuko Unibertsitateko Osteopatiako Nazioarteko Jardunaldietan parte hartu eta, ondorengo bi ikasturtetan (2007-2008), Madrilgo Osteopatia Eskolan lokomozio-aparatuaren osteopatia tekniketako masterra egin nuen.

Hasieran, hainbat tokitan aritu nintzen lanean: La Perlako Talasoterapia ZentruanQuiron KlinikanHernaniko Futbol Taldean eta Matia Fundazioan. Ondoren, 2008an, Carmen Lanaren kontsultan hasi nintzen lanean eta baita Katrin Zalduarenean ere. Bertan sakroa eta garezurreko osteopatia ezagututa -eta osteopatia mota horren abantailez ohartuta- espezializazioa hartara bideratzea erabaki nuen.

Bitartean, 2010ean, kinesiotaping neuromuskularreko ikastaroa egin eta sabeleko gimnasia hipopresiboan trebatu nintzen eta, jarraian, 2011ean, eskuzko drainatze linfatikoa (Leduc metodoa) espezialitatea ikasi nuen.

Aukeratutako bideari jarraituz, 2011tik 2015etara Sakroko eta garezurreko osteopatia ikasketak burutu ditut UNED-en eta -fisioterapiaren teknikak ahaztu gabe- hori da nagusiki erabiltzen dudan espezialitatea.